Artoaren bidaia, taloaren memoria
Zaila egiten zaigu artorik eta ondorioz talorik gabeko Euskal Herria irudikatzea. Baserriko sutondoetatik egun erromerietan, azoketan, herriko jaietan eta hainbat jatetxe eta okindegietan arto-usaina gure memoriaren parte bihurtu da. Bostehuen urte exkax ez dira pasa, baina guztiz errotu da gure artean.
Aita Larramendiren Corografía de Gipuzkoa obran jasotzen denez, artoa Ameriketatik ekarri zuen lehen aldiz Gipuzkoara Gonzalo de Percaiztegui hernaniarrak. Kondaira eta historiaren artean dabilen kontakizuna da, baina egia dena da artoaren etorrerak Euskal Herriko bizimodua betiko aldatu zuela.
Baserrietako ale berria
XVI. mendetik aurrera, artoa gure baserrietan sustraitzen hasi zen. Hasieran gariaren eta artatxikiaren alboan landatzen zen; gero, ordea, lurrak, ukuiluak eta baserrien egitura bera ere artoaren erritmora moldatzen joan ziren.
Errotaren hotsa
Ibaiertzeko errotak ere artoaren hots berrira esnatu ziren. Uraren indarraz mugitzen ziren harriek alea irin bihurtzen zuten, eta irin horrek, denboraren poderioz, gure elikaduraren bihotza ardaztu zuen.
Sua ez zen guztiz itzali
Globalizazioarekin, ohitura asko galduz joan ziren. Industrializazioak, hirietarako joerak eta elikadura azkarrak artoa bazter batera eraman zuten urte luzez. Hala ere, gaur egun artoa bere prestigioa berreskuratzen ari delaren seinale ugari daude. Bertako janari osasungarriaren ikurra berreskuratu eta hainbat eta hainbat okindegi, jatetxe, taberna, ospakizun eta jaietan bere kontsumoaren goranzko joaera nabarmenaren oinarria dira; San Tomas jaietara joan eta talo bat jan gabe ulertu al daiteke gaur egun?
Errota gehienak urtean behin bakarrik irikitzen badute ere badaude oraindik bakar batzuk Ibaresekoa, Amaiurrekoa, edo Zubietakoa kasu lanean egunero dihardutenak artoa ehotzen eskakizun horri erantzuten eta hainbat ekoizle txikik bertako arto barietateak berreskuratzeko lanean jarraitzen dute.
Talo bakoitzean, historia bat
e·talon sinesten dugu taloa ez dela janari hutsa. Talo bakoitzean badago baserri baten memoria, errota baten hotsa eta belaunaldiz belaunaldi transmititutako jakintza bat.
Horregatik, gaur egun ere, arto-irina esku artean hartu eta taloa plantxan jartzen dugun bakoitzean, Ameriketatik Euskal Herriko sutondoetara iritsi zen bidaia haren zati bat berpizten dugu.